Martín Fiz Maratoia (Nivel Handiko Patinajea)

Maiatzaren 10ean Martín Fiz Maratoiaren edizio berri bat ospatu zen.

Ibilbideak aurreko urtearekiko aldaketa txiki batzuk izan zituen, modu honetara berrogeitabi kilometro-ko karreretan murgiltzen asteko aukera ematen zaie pastaide berriei.

Atzen edizio honetan nibel altuko patinaiaz gozatzeko pribilegioa izan dugu non txapelketa internazionaletan garaile izen diren Patxi Peul, Crispijn Ariens, edo pruebako garaile izan zen Iñigo Vidondo.

Emakumezkoen klasifikazioan El Pilar-Marianistas taldeko Berezi Martí­nez izan zen garaile eta bere atzenik sprint-ean naparruko Berriro-Ere taldeko Olaia  Pérez eta Itsasmendi Kirol-Elkarteko Begoña Huerta urrenez urren. Aipagarria baita ere Bera-Bera Patin Eskolako Amale Múgicaren 5. postua. Zorionak guztiei eta bereziko etxekoak izaten jarraitzen duten Bego eta Amaleri.

Patinaia popularrari dagokionean, aurreko urteetan bezala, konpañia onaz, patinajeko festaz eta gure lagun anfitrioi gasteiztarren arreraz gozatzeko aukera ezin obea izan genuen. Atzen hauek urrena Donostira etortzen direnerako listoi altua ezarri zuten.

Hemendik eskerrak eman nai dizkiogu Natxo, Fertxo, Txotxe, Nuria, Silvia, etc. (Perezosos taldekoa) bere soziedadera inbitatzeagatik, mundu guztiarentzak sukaldatzeagatik eta dietatik kanpo daude postre goxo-goxoak egiteagatik. Eskerrik asko!
Eta nola ez gu giztiori, DonostiRoller-eko sozia eta sozioei, patinajeko festa paregabea elkarbanatzeagatik.
Hemen dituzue rekuerdo moduan argazki batzuk. Urrengo lasterketan ikusten gera.

LASTERKETAKO ARGAZKIAK

Beln, Marisa, Aran, Naiara, etab. ek osatutako taldea ikerren gidaritzapean


Neskak kurba hartzen beste puntu batetan


Ixaluk (Amurrio Pató­n) beste grupo bat darama; Aritz, Javi, Alberto. Javi agurtzen eta disfrutatzen ikus dezakegu.


Txotxe, bakarra munduan, pertsona ona da sentidu guztietan.


Patata Roller-ek ere badu bere momentua, talde bat darama gure Unzak. Atzetik Inmak (Roller Bilbao) jarraitzen die.


Bera-Bera Patin Eskola-ak ere badu bere taldea Francis-en gidaritzapean. Santi puesto batzuk atzerago doa.


Gari bere kokapena finkatzen ari da, Irristaka taldekoen artean nahastuko da

 

 

Laster arte!!!!

Plugin the Cookies para Wordpress por Real Cookie Banner