Urtea amaitzear dugu, baina lasterketa berriak antolatzen jarraitzen dute. Oraingoan, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren aldeko Donostiako I. Mila lasterketaren berri eman nahi dugu. Grosteam dendari elkartearen eskutik, mila bateko luzera duen lasterketa antolatu dute Zurriola hondartzaren inguruan. Eguraldia lagun izan badugu ere, itsaso zakarrak sortutako lanbroak ibilbideko zenbait pasarte bustirik utzi ditu, irristaketa benetan arriskutsua bihurtuz. Hala ere, 15 irristalari inguru gerturatu eta parte hartu dute.
Emaitzak ezin hobeak Donostiroller-entzat, bai nesketan bai mutiletan podiuma osatu baitute.
Neskak:
1 Nagore Montes
2 Mayra López
3 María Rocandio
Mutilak:
1. Enrique MartÃnez
2. Txema Garagarza
3. Aritz Busquet