ITSAS KROSA LEHEN EDIZIOA

Joan zen larunbatean, irailak 20, Getariako Udalak eta Patin eskolak antolatuta, lehen aldiz itsas krosa patin laisterketa disputatu zen.

Karrera Getaria eta Zarautz arteko bidean izan zen, bertako pasaia zoragarriez gozatzeko ezin obea. Karretera aldemenean dagoen paseoa animatzailez beteta, ambiente polita ezartzeaz gain patinatzaileek eskaintzen zuten espektakuloaz gozatzen.

Zarautzeko norantzan aldapa bera eta bueltan berriz gora, non ondorioz partaideek notatu zuten nekea beren iztarretan, esan daiteke karrera neketsua eta gogorra izan zela.

Amaieran emaitza onak, gure taldekide Ane Plazaola eta Amale Mujikak, bigarren postua eta hirugarren postua lortu bait zuten nesken artean urrenez urren.

Karrera ondorengo anbiente polita eta ondorengo poteoak urrengo urtean berriro bueltatzeko gogoa ematen dute. Eta uste dugu kanpoan geratu zirenak urrengo urtean lehenago mugituko direla karrera onen xarma ikusiaz.

null

Plugin the Cookies para Wordpress por Real Cookie Banner