Gymkhana 2013 Donostiroller

Eguraldi kaxkarra dela eta, bertan behera geratu zen 26ean, baina gehiegi itxaron gabe, 27an ospatu zen, hainbeste espero zen Donostiroller Gymkhana. 30 patinatzaile inguru agertu ziren 20:00tan «Club Ciclista Donostiarra» elkartean, azalpen txiki batzuen ondoren probari hasiera emateko.
Hirian zehar banatutako eta zailtasun ezberdineko 18 proba osatu behar zituzten, azkar patinatzeaz gain, proposatutako igarkizunak ebatzi behar zituztelarik.

Bi orduko bilaketa eta ariketa nekagarrien ondoren, proba 22:00tan amaitu zen (ez denek…). Parte-hartzaileek beren buruak txukuntzen zituzten bitartean, epaimahaikideek talde bakoitzak aurkeztutako erantzunak errepasatu eta ausnarketa luze baten ondoren sailkapen orokorra osatu zuten, afariaren amaieran jakin-arazi zena.

Lehenengo lau sailkatuen sariez gain, gainontzeko parte-hartzaileek opari eder ezberdinen zozketan parte hartu zuten, denek oroigarri goxo bat eraman zutelarik etxera.

Zorionak parte hartzaile guztiei eta eskerrak eman Luis sukaldari handiari eta epaimahaiko epaile zorrotzei, beraien lanari esker gozatu baikenuen atzoko gaua.

SAILKAPENA
1 Manteo Roller
2 MaMoMu
3 28 ruedas
4 Tximista’s Team

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Plugin the Cookies para Wordpress por Real Cookie Banner